Haraneko ordu
Jarduera jakin baterako haraneko ordua, puntako orduaren antonimoa, kontsumo edo erabilera gutxien gertatzen den orduei dagokie. Horrela esaten zaie grafiko batean irudikatutako kontsumoak edo erabilerak tontorrak (puntako orduan) eta haranak (haraneko orduan) izaten dituelako, erregulartasunez errepikatzen direnak.
Elektrizitatea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Terminologia elektrikoan, sistema elektriko batean energia-kontsumo txikieneko eguneroko aldia hartzen da kontuan. Banaketa elektrikoaren sistema orokorrean bat dator goizaldeko orduekin, energia elektrikoa eskatzen duen jarduera murriztu egiten delako. Euskal Herrian, aldi hori aldatu egiten da asteko egunaren, urtaroaren, tarifa-aldiaren eta kontratatutako potentziaren arabera.
Trenbide-ustiapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tren-azpiegituren diseinuak gai izan behar du eskaria puntako orduetan onartzeko, baina baita haraneko orduetan zerbitzu ona emateko ere, bidaiari kopuru txikiagoak ez baitu maiztasun berei eusteko aukerarik ematen.